Itxi

telebista

Bidali galdera

Andoni Ortuzar, gaur, 'Euskadi Pregunta' saioan

Bidali zure galderak 'Euskadi Pregunta'ren webgunera edo helbide elektronikora. Andoni Ortuzarrek herritarren galderei erantzun beharko die ETB2ko saioan.

  • Andoni Ortuzar

    Andoni Ortuzar

Andoni Ortuzar izango da gaurko gonbidatua Afrika Baetak aurkezten duen 'Euskadi Pregunta' saioan. EAJko EBBko presidenteak herritarren galderei erantzun beharko die ETB2ko saioan, eta galderak bidaltzeko epea zabalik dago oraindik.

Bildarte enpresak aukeratu dituen 25 lagunen galderei erantzun beharko die Ortuzarrek, eta minutu bat izango du galdera bakoitzari erantzuteko. Telebistako platoan egongo diren 25 lagun horiek Euskadiko herritarren ordezkari gisa aukeratu dituzte, irizpide estatistikoei jarraituz. Erantzuna jaso ondoren, galdera egin duen herritarrak bere iritzia emateko aukera izango du.

Platoan egongo diren lagunen galderei erantzuteaz gainera, nahi duenak bere galdera bidali ahalko du gaurko 12:00ak arte. Galdera bidaltzeko, bi bide daude: saioaren webgunea eta euskadipregunta@eitb.com helbide elektronikoa. Afrikak berak irakurriko dizkio galdera horiek Andoni Ortuzarri.