telebista
22:15ean
'Mi vida es una ruina', gaur gauean, ETB2n
L.A.
Lanarekin, bere emazte desleialarekin eta, orokorrean, duen bizitzarekin gogaituta dagoen adin ertaineko gizon baten istorioa da, ETB2k ostegunean eskainiko duen filmaren ardatza.
-
Logan Lerman y Aaron Eckhart
Mi vida es una ruina (Meet Bill, 2007) kutsu dramatikoa duen komedia erromantikoa eskainiko du, gaur ETB2k. Aaron Eckhart, Jessica Alba, Elizabeth Banks eta Logan Lerman dira protagonistak Bernie Goldmannek eta Melisa Wallickek idatzi eta zuzendu zuten filmean.
Baloreen krisian murgilduta egon arren bizitza perfektua erakutsi nahi duen gizarte amerikarra hurbildu nahi du pelikula honek. Bill Thompsonek (Aaron Eckhart) zori txarra du azkenaldian. Emazte zoragarria du alboan (Elizabeth Banks), baina honen familiako kideek buruhauste ugari emango dizkiote. Gainera, bere buruarekin ez da gustura sentitzen eta bere autoestimuak hondoa jo du. Egoera askoz gehiago korapilatuko zaio bere emaztea beste gizon batekin (Timothy Olyphant) ohean aurkitzen duenean. Une honetan, bere bizitzak aldaketa bat behar duela erabakiko du. Horretarako boluntario gisa bere izena emango du erakunde batean, eta hor 15 urteko gazte baten (Logan Lerman) jagole bihurtuko da. Gazte bihurri honen eta Victoria's Secreteko dendari eder baten (Jessica Alba) laguntza izango du bizitzari buelta ematen saiatzeko.
Mi vida es una ruina filma, gaur honetan, 22:15ean, ETB2n.