telebista
Gaur gauean
Euskal musikaren eta doinu gaskoien arteko fusioa, 'EiTB Kultura'n
A.H.
EITB
Xarnege taldeak bere azkeneko diska aurkeztuko du, Talka Tum, bi kulturen arteko musika eta doinuen bat-egitea.
-
Argazkia: www.xarnege.com
'EiTB Kultura-Transit' saioak Xarnege taldea ezagutuko du gaur gauean, euskal musika eta musika gaskoia batzen dituen taldea. Juan Ezeiza eta Josean Martin Zarko euskadunek, eta Joan Baudoin, Lucia Longué eta Simon Guillaumin gaskoiek osatzen dute taldea, eta Euskal Telebistaren kameren aurrean bi kulturen arteko harremanaz arituko dira. Soinu, hizkuntza eta musika tresna tradizionalak hartu dituzte oinarri bi kulturen arteko fusioa lortzeko, eta doinu elektronikoak ere erabili dituzte.
Taldearen azkeneko diska, Talka Tum – euskeraz talka, gaskoiez tum – bi kultura eta bi belaunaldiren arteko talka adierazi nahi du. Ostiral honetan, maiatzak 2, Hondarribian aurkeztuko dute, eta hurrengo asteetan Bilbon, Galdakaon eta Baoinan izango dira.
ETBko magazin kulturalak, gainera, Vaiven antzerki taldeko kideak elkarrizketatuko ditu, prestatzen ari diren Happy end antzezlana hizpide hartuta. Happy end krisiari eta suizidioari buruzko komedia beltza da.
Saioak, gainera, zine estreinaldiak, eta musika eta antzerki nobedadeak azalduko ditu.
'EiTB Kultura' gaur gauean emitituko da ETB1en eta ETB2n.