Itxi

telebista

Gaur

Turismoari buruz, 'Egun On Euskadi'n eta 'ETB Hoy'n

A.A.

EiTB

Arantza Madariaga Basquetour Agentziaren Zuzendaria eta Itziar Epalza Merkataritza eta Turismo sailburuordea elkarrizketatuko dituzte.

Aste Santua eta maiatzaren 1eko zubia tarteko, turismoak bizi duen egoerari erreparatuko diote 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy' albistegietan gaur goizean. Estepan Aldamiz-Etxebarriak Arantza Madariaga Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziaren zuzendaria elkarrizketatuko du eta Olaia Urtiagak Itziar Epalza Merkataritza eta Turismo sailburuordea. ETB1eko saioan, gainera, Jose Luis Elortza, Dani Maeztu eta Iñaki Galdos solaskideak ere egongo dira aktualitatearen inguruan gogoeta egiteko.

Etorkinak eta Europako hauteskundeak

'Entrada Libre' saioan, Vanessa Sanchezek Miguel Gonzalez, Ellacuria fundazioko zuzendaria, hartuko du gonbidatu.  Europako hauteskundeen atarian, abstentzioak eskuin muturraren alde eta etorkinen aurka izan dezakeen eragina aztertuko du.