Itxi

telebista

21:30ean

Trikitiaren jaioterrirako bidaia, gaur gauean, 'Trikifollia'n

A.H.

EITB

Trikiti ikasle talde bat Donostiatik irten, eta Italiako Castelfidardo herrira joango da, musika tresnaren jatorriaren bila.

0:29

Trikifollia dokumentala eskainiko du ETB1ek gaur gauean 21:30etik aurrera. Hirurogei urteko trikiti ikasle talde baten historia eta batzen dituen musika tresna horren sekretuak ezagutzeko ilusioa ditu ardatz. Protagonistek Donostia eta Castefidardo (Italia) artean autobusean egindako bidaiaren gorabeherak islatzen ditu dokumentalak. Herri hartan, artisau adituek modu tradizionalean egiten dute akordeoi diatonikoa, XIX mende amaieratik euskal jai herrikoi eta erromeria girotzen dituen soinua txikia.

Umore eta dibertsio uneak eta zehaztasun historikoa batuz, filmak, kulturaren dibulgazioa, belaunaldi arteko elkarbizitza, ezagutzarekiko pasioa eta erronka berrien erdiestea uztartzen ditu; ilusioak adinik ez duela baieztatuz.

Unai Guerra dokumentalaren zuzendaria ikus-entzunezko sortzailea da. ETBk ekoiztutako dokumentala da eta Donostia 2016 ekimenaren laguntza jaso du.