telebista
22:15ean
'En el centro de la tormenta', gaur, ETB2n
Bertrand Tavernier zuzentzen duen film honen protagonista nagusiak Tommy Lee Jones eta John Goodman dira.
Gaur gauean, 22:15ean, ETB2k En el centro de la tormenta intriga handiko filma eskainiko du. Tommy Lee Jones eta John Goodman dira pelikularen protagonista nagusiak.
2009an Bertrand Tavernierrek zuzendu zuen filmak Dave Robicheaux Louisianako detektibearen istorioa kontatzen du. Robicheauxek hainbat emakume hil dituen serieko hiltzailea harrapatu nahi du. Azken biktima modu basatian hil eta gero, Robicheaux hilketa gertatu den lekura joango da eta Elrod T. Sykes zineko izarra ezagutuko du, bertan baitago azken pelikula filmatzen. Elrodek zingiran gizon beltz baten gorpua ikusi duela aitortuko dio. Aurkinkuntza horrek iraganeko kasu baten oroitzapenak ekarriko dizkio detektibeari, eta bi kasuak lotuta egon litezkela susmatuko du.
Gaur, En el centro de la tormenta, ETB2n.