telebista
Hauteskunde elkarrizketa
UPyDko Maite Pagazaurtundua, gaur, 'Egun On Euskadi'n eta 'ETB Hoy'n
A.H.
EiTB
Europako hauteskundeei begira, bere alderdiak aurkeztu duen programaren eta bultzatuko dituen proposamen eta ekimenen inguruan arituko da.
Gaurtik aurrera, Europako hauteskundeei begira, alderdi bakoitzaren programaren puntu nabarmenenen berri zuzena emateko asmoa du ETBk. Horretarako, elkarrizketak egingo dituzte hautagaiekin eta hauteskundeetara aurkezten diren alderdietako kideekin. Gaur, UPyDko Maite Pagazaurtundua izango da gonbidatua ETB1eko 'Egun On Euskadi' eta ETB2ko 'ETB Hoy' albistegietan. Europako hauteskundeei begira, bere alderdiak aurkeztu duen programaren, proposamenen eta ekimenen inguruan arituko da.
ETB1en Estepan Aldamiz-Etxebarriak egingo dio elkarrizketa, eta, horrez gain, Dani Maeztu, Eneko Goia eta Elena Martinez de Madina solaskideen kolaborazioa izango du, 08:00etatik aurrera.
ETB2n, Olaia Urtiagaren galderak erantzungo ditu UPyDko hautagaiak 11:45etik aurrera. Ondoren, Silvia Intxaurrondok aurkezten duen saioak eguneko albiste nabarmenenak aztertuko ditu.
2014ko Fant hizpide, 'Entrada Libre'n
Vanessa Sanchezek Jorge Dorado (2014ko Fantrobia saria irabazi duen Mindscape film luzearen zuzendaria) eta Broja Crespo (Neuroword filmaren zuzendaria) elkarrizketatuko ditu 'Entrada Libre' saioan. Beraiekin, 2014ko Fant Bilboko Fantasiazko Zinema Jaialdiaz arituko da solasean.