telebista
Gaur
Italiako Giroa eta Sestao River-Albacete, ETB1en eta eitb.com-en
A.A.
EiTB
Montecopiolo gainean amaituko den 8. etapa eta Bigarren B mailako igoera faseko neurketa zuzenean ikusgai.
Gaur, Italiako Giroaren emankizuna 12:50ean hasiko da ETBKn eta eitb.com-en, eta 15:00etan ETB1era pasako da. Folingnon hasiko den 8. etapak 179 kilometro izango ditu eta Montecopiolo gainean amaituko da. Fermin Aramendi eta Xabier Usabiaga arduratuko dira kontakizunaz.
19:45etik 20:30era bitartean futbol jardunaldiaren errepasoa egingo du Jon Elortzak 'Gol Festa' saioan eta 20:45etik aurrera, Sestao River eta Albacete taldeen arteko partida eskainiko dute ETB1ek eta eitb.com-ek. Bigarren B mailako bi taldeen arteko igoera faseko joaneko partidaren berri emango dute Xabier Anduezak, Juanan Larrañagak eta Joseba Urkiolak zuzenean Sestaotik.
Bestalde, ETBKn, 12:25etik aurrera, Baqué txirrindulari taldeak Lieja-Bastogne-Lieja lasterketan izandako parte hartzeari buruz Pedro Mari Goikoetxeak egindako erreportajea izango da ikusgai.