Itxi

telebista

Kronika

Eneko eta Sheila lehian, Irene eta Sanekin batera finalista izateko

Sheila edo Eneko. Bietako bat finaletik kanpo geratuko da. Perito Morenoko izotz horma igotzea benetan zaila da. Irabazteko aukera bakarra zera da: bost minutuan lehiakidea baino gorago igotzea.

Ausarta dela erakutsi du bikiak, eta baita bere ahizpari laguntzeko prest dagoela ere, hark Eneko final handian garaitu ahal izateko. Finalaren aurreko proban ezin badio aurre egin arraunlariari, ahuldu egin nahi du behintzat, ahizpak finalean garaitu ahal izateko. Horretarako, baina, lehenengo berak egin behar du lan nekeza. Perito Morenoko izotz horma igotzea benetan zaila da. Pioletak erabiltzea jasanezina bilakatu da, eta are gehiago lehiakide biak jasaten ari diren elur, haize eta hotz izugarriarekin. Azken hileko ahaleginek ere badute zeresana, gainera. Orain, irabazteko duten aukera bakarra zera da: burua hotz izan, eta bost minutuan lehiakidea baino gorago igotzen saiatzea.

Sandrak gorrien ituna apurtu du

Irene eta San berriak noiz iritsiko zain daude eta Sheilak irabaztea nahi dute. Ez dute nahi inondik inora Eneko finalean izatea. Azken ataletan Sandrak egindako estrategia aldaketa deigarria da; izan ere, Enekorekin elkar hartuta egotetik, hura kanpoan uzteko helburuarekin ari da jokoan orain. Bilera erabakigarrian Jakarea izendatu zuen eta berdinketa lortzen saiatu zen. Argi zegoen, bestalde, Irenek San izendatuko zuela, bere ahizpa babeste aldera. Berdinketa izatea espero zuten, beraz, Enekoren zoritxarrerako. Gorrien ituna hautsi zuen Sanek, Sheilari duelua jokatzeko aurkaria hautatzeko aukera utzita. Eneko kexu zen, beste behin, Purgatorioan zegoen lehiakidea bueltatzea eta garaipena lortzeko lehian berriz izatea ez baita bidezkoa, horren ustez. Urdaibaiko arraunlariak ez du nahi finalean bikiak izatea aurkari.

Helis kanpoan gelditu da Purgatorioko duelua galduta

Helis abenturatik kanpo gelditu da, Purgatorioko duelua Sheilaren aurka galduta. Bikietako baten erakustaldia izan zen berriz ere proba, Sheilarena kasu honetan. Indartsu daude, arin eta morala sendo dutela. Sheila eta Irene sasoi betean iritsi dira azken fasera, biak final handian izateko aukera argia dutela. Helis beti damutuko da ahal izan zuenean San kanpoan utzi ez izanaz.

Iritsi da benetako une erabakigarria. ‘El Conquistador de El Fin del Mundo’ saioaren hamargarren edizioko irabazlea azken lehian erabakiko da, ekainaren 1ean, Perito Morenon.