telebista
22:15ean
'Destino final V' filma, gaur gauean, 'La Noche de...' saioan
J.B.
EITB
Gainera, Nicole Kidman australiarraren argazki ezkutuak ezagutuko ditugu, besteak beste.
Gaur gauean, 'La Noche de…' saioak Destino final sagako azkeneko filma estreinatuko du telebistan. Beldurrezko saga berezia da Destino Final, protagonistek hiltzaile arriskutsuenari aurre egin behar baitiote: heriori hain zuzen ere. Sagako film guztiak istripu larri batekin hasten dira. Gutxi batzuk ihes egitea lortzen dute, baina heriok banan banan jarraituko ditu. Bosgarren filmaren zuzendaria Steven Quale da, eta protagonista nagusiak Nicholas D’Agosto, Emma Bell, Miles Fischer eta Arlen Escarpeeta dira. ‘La Noche de…’ saioak pelikularen nondik norakoak eta protagonisten bitxikeriak ezagutzera emango ditu. Herioren aurrean ihes egitea lortuko al dute?
Gainera, saioak Nicole Kidman aktoresa izango du hizpide. Australiarrak Grace Kellyren papera egin du Canneseko jaialdian estreinatu den Monakoko Grace filman. ‘La Noche de…’ saioak Nicole Kidmanen debekatutako argazkiak ezagutzera emango ditu.
Grace Kelly printzesaren istorioari jarraipena emanez, saioak printze eta printzesa izatera iritsi diren aktore eta aktoresen buruzko erreportajea eskainiko du, Historia Hollywooden ikuspuntutik sekzioan.
Saioa bukatzeko, Euskaldunak Hollywood konkistatzen sekzioko atal berri bat eskainiko du ‘La Noche de…’ saioak.
‘La Noche de… Destino final V’, gaur gauean, 22:15etik aurrera, ETB2n.