telebista
22:15ean
'El último golpe', gaur gauean, ETB2n
Euskal Telebistaren bigarren kateak filme hau eskainiko du, 22:15ean. David Mamet da zuzendaria eta Gene Hackman, Danny DeVito eta Delroy Lindo dira aktore nagusiak.
-
Él último golpe' filma. Argazkia: EiTB
ETB2k El último golpe filma eskainiko du gaur gauean, 22:15ean. 2001ean estreinatu zen filme hau zineetan eta pelikula estatubatuarra da.
Mafioso batek (Danny DeVito) lapurreta handi baten kargu egiteko eskatzen dio bere laguna den lapurren talde batekoko nagusiari (Gene Hackman). Biak lagun handiak diren arren, mafiosoak bere iloba bidaltzen du enkargua kontrolatuta izan eta inork lapurtutakoarekin ihes egin ez dezan.
Filme honetan aktore famatu eta ezagunak ikusi ahalko ditugu: Gene Hackman, Danny DeVito, Delroy Lindo, Sam Rockwell, Ricky Jay, Rebecca Pidgeon eta Patti Lupone.
Gaur gauean, El último golpe, 22:15ean ETB2n.