telebista
Europako hauteskundeak
Bigarren hauteskunde eztabaida EiTBn, gaur gauean, zuzenean
A.E.
EiTB
Izaskun Bilbao (EAJ), Maider Lainez (PSE-EE), Laura Garrido (PP), Josu Juaristi (EH BIldu), Leire Martinez (Ezker Anitza-Iratzarri) eta Manu Aguirre (UPyD) izango ditu gonbidatu.
Gaur gauean, EiTBko bigarren hauteskunde eztabaida izango dugu Xabier Usabiagak eta Maite Artolak aurkeztuta. Zuzenean izango da eta 22:00etan hasiko da, ETB1en, Euskadi Irratian eta eitb.com-en. Honako hauek hartuko dute parte bertan: Izaskun Bilbao, Europaren Aldeko Koalizioko EAJ/PNVko hautagaia; Maider Lainez, PSOEko hautagaia; Laura Garrido, PPko ordezkaria; Josu Juaristi, Herriek Erabaki koalizioko EH Bilduko hautagaia; Leire Martinez, Ezker Anitza-IU/Iratzarri-EKIko hautagaia, eta Manu Aguirre, UPyDko hautagaia.
Debatea bost arlotan zatituko da: politika ekonomikoa, gizarte politikak, Europako eredua, estatuak eta nazioak Europan, eta atzerri politika.
Jarraitu hauteskunde eztabaida, zuzenean, gaur gauean, 22:00etatik aurrera, ETB1en, Euskadi Irratian eta eitb.com-en.