telebista
22:25ean
'American History X' filma, gaur gauean, ETB2n
Euskal Telebistaren bigarren kateak, 22:25ean eskainiko du Tony Kayek zuzendutako film hau. Edward Norton aktorea da filmeko protagonista.
-
'American History X'. Argazkia: EiTB
ETB2k gaur gauean eskainiko du American History X filma, 22:25ean. Zineetan 1998an estreinatu zen film arrakastatsua da. Tony Kayek zuzenduta dago, eta Edward Norton aktorea da protagonista nagusia.
Derek (Edward Norton) pertsona beltz bat hiltzeagatik kartzelan egon den ideologia nazia duen "skin head" bat da. Furgoneta bat lapurtu nahi zuen, eta jabea beltza zenez, hil egin zuen. Kartzelatik irteten denean beti bizi izan den auzora itzuliko da, eta biolentziarekin zerikusia duten gauzetatik aldenduta egotea da bere helburua. Derekek anai txiki bat du (Edward Furlong), eta bera kartzelara eraman zuten pausoak jarraitzen ari dela ikusten du. Anai txikiarentzat Derek idolo bat da.
Hauek dira film arrakastatsu honetako aktore nagusiak: Edward Norton, Edward Furlong, Fairuza Balk, Stacy Keach, Elliott Gould, Avery Brooks, Beverly D'Angelo, Jennifer Lien, Guy Torry, Ethan Suplee eta Keram Malicki-Sanchez.
Ez galdu American History X, gaur gauean, ETB2n.