telebista
Gaur
'El Conquis: la Repesca', hamaikagarren edizioa abian da
Aurreko edizioetako hamar lehiakidek, tartean Jorge eta Fredyk, hamaikagarren edizioan parte hartzeko aukera dute. Gainera, Eneko eta Sheilaren arteko dueluaren irudi berriak eskainiko ditugu.
"El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren hamargarren edizioko lau kapitainek erabakiko dute zein lehiakide ohik izango duen saioaren 2015. edizioan parte hartzeko aukera. Juanito Oiarzabal, Jose Luis Korta, Manu Maritxalar eta David Seco izango dira epaimahaia osatuko duten kideak, eta beraiek aukeratuko dute "El Conquis"-en hamar lehiakideetatik zeini emango dioten bigarren aukera.
Jorge eta Fredy, hamargarren edizioan abentura arazo fisikoekin utzi zuten kideetako bi izango dira lehiakidegaien artean. Jorgek ezbehar larria izan zuen Parana ibaira jauzi egiterakoan, eta Fredyk Tronkoala izeneko jokoan min hartu zuen. Gainerako zortzi partaideak aurreko 9 edizioetan lehiakide izan ziren, baina ez zuten irabazterik lortu.
Hamaikagarren edizioko lehiakidegaien ibilbideei errepasoa egingo diete kapitainek, eta bakoitzaren aldekoak eta aurkakoak aztertuko dituzte erabakia hartu aurretik.
Parte hartzaile bakoitzak lagun bat izango du berarekin, defendatzaile lanak egiteko. Adibidez, Jorgek Ari Koatien taldeko adiskidea izango du berarekin, eta Fredy Luis Antonio Santoñako bere lagunik onenak babestuko du.
Bestalde, aurtengo Conquiseko lehiakide gogokoenaren zerrendatik kanpo nor geratu den jakinaraziko dugu "El Conquis" eztabaida-saioan, eta Eneko eta Sheilaren arteko dueluaren bukaeraren irudi berriak eskainiko ditugu. Duelu horren irabazlea Perito Moreno Glaziarreko Final Handian izango da San eta Irenerekin.
Ez ezazu galdu "El Conquis: la Repesca", gaur, gaueko 22:30 aldera hasita, ETB2n.