telebista
22:15ean
'Traidor' filma eskainiko du, gaur, ETB2k
Jeffrey Nachmanoffen film hau hiru kontinentetako 17 hiriburu ezberdinetan gertatzen den arren, 48 egunetan grabatu zen aurrekontu ez oso handiarekin.
ETB2k 'Traidor' espioitza filma eskainiko du gaur gauean. Jeffrey Nachmanoff zinegileak 2008an zuzendu zuen pelikula, eta Don Cheadle, Guy Pearce eta Jeff Daniels dira protagonista nagusiak.
Roy Clayton (Guy Pearce) terrorista talde islamiko batek nazioarte mailan egingo duen konspirazioa bertan behera uzteko operazioaren burua da. Samir Horn (Don Cheadle) talde horren liderra omen da, eta begirada guztiak ditu gainean. Baina, FBIk jakingo ez duena da, Horn CIAren infiltratua dela, eta bere eginkizuna talde islamista horren buruak identifikatzea dela. Clayton Hornen atzetik ibiliko da konspirazioaren datu guztiak izateko eta Horn traidorea den jakiteko.
Gaur, ez galdu 'Traidor' akziozko filma, 22:15etik aurrera, ETB2n.