telebista
Gaur goizean
Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren ezegonkortasunaz, 'Entrada Libre'n
A.H.
EITB
Vanessa Sanchezek Estibaliz Gonzalez de Herro gizarte-langilea elkarrizketatuko du 11:15etik aurrera.
Vanessa Sanchezek Estibaliz Gonzalez de Herro gizarte-langilea elkarrizketatuko du gaur goizean ETB2ko 'Entrada Libre' saioan. Gonbidatuak etxez etxeko laguntza zerbitzuetan lan egiten du: eguneroko gauzetan euren kabuz moldatzeko zailtasunak dituzten familia edo/eta pertsonei, edota mendetasun-egoeran bizi direnei zuzendutako zerbitzua da. Zerbitzuak bizi duen ezegonkortasunaz, eta krisialdiak eta ezarritako murrizketek sortu duten egoera larriaz arituko dira solasean.
'Entrada Libre' gaur goizean emitituko da 11:15etik aurrera ETB2n.