Itxi

telebista

23:30ean

Erabakitzeko eskubideaz, gaur gaueko 'El Dilema' saioan

A.H.

EITB

Igandeko giza katea abiapuntu hartuta, ekimenak izandako babesa eta alderdi politikoen eta erakunde ezberdinen erreakzioak aztertuko dituzte.

Igandeko Gure Esku Dago giza katea abiapuntu hartuta, erabakitzeko eskubideari buruz solasean arituko dira Juan Carlos Etxeberriak gidatzen duen 'El Dilema' saioan. Besteak beste, ekimenak izandako babesa eta alderdi politiko eta erakunde ezberdinen erreakzioak aztertuko dituzte solaskideek.

Solasaldi mahaiaren inguruan, honako hauek izango dira: Zelai Nikolas legegilea eta Gure Esku Dago ekimeneko kidea; Xabier Gurrutxaga abokatu eta analista; Javier Corcuera EHUko Zuzenbide Konstituzionaleko irakaslea; Farancesc de Carreras UABko Zuzenbide Konstituzionaleko irakaslea; Josep Maria Reniu UBko Zientzia Politikoetako Ikasketa burua; Julen Goikoetxea Konplutentseko Zientzia Politikoetan katedraduna; eta Ramon Zallo EHUko Ikus-entzuneko Komunikazioan katedraduna.

'El Dilema' saioa gaur izango da ikusgai, 23:30etik aurrera, ETB2n.