Itxi

telebista

Gaur

Iñaki Goirizelaia errektorea, 'Egun On Euskadi'n eta 'ETB Hoy'n

A.H.

EITB

Horrez gani, 'La memoria en femenino' dokumentala aurkeztuko dute 'Entrada Libre' saioan.

  • Iñaki Goirizelaia. Argazkia: EiTB

    Iñaki Goirizelaia. Argazkia: EiTB

Gaur, Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorea hartuko dute gonbidatu 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy' albistegietan. Unibertsitateko zuzendaritza taldearen proposamen berriaz arituko da. EHUko 31 fakultate eta eskola, 20 fakultatera murriztu nahi ditu errektoreak 2016-2017 kurtsoan, lehiakortasuna irabazteko helburuarekin.

ETB1en Estepan Aldamiz-Etxebarriak egingo dio elkarrizketa, eta horrez gain, Maribi Ugarteburu, Amaia Arregi, Idoia Mendia eta Laura Garrido izango ditu solaskide.

ETB2n, ordea, Olaia Urtiagaren galderak erantzungo ditu Goirizelaiak 11:45ean eta ondoren, Silvia Intxaurrondok gidatutako tartean eguneko albiste nabarmenenak aztertuko dituzte.

La memoria en femenino dokumentala

'Entrada Libre' saioan, 11:15ean, Vanessa Sanchezek Loli Villanueva eta Juncal Alzugarai Gordexolako Argizka emakumeen elkarteko kideak elkarrizketatuko ditu. Gonbidatuek 'La memoria en femenino' dokumentala aurkeztuko dute. Hamaika emakumeren testigantzen bitartez, XX. mendeko kronika historikoa eskaintzen du filmak.