Itxi

telebista

Zuzeneko emanaldia

Bilboko bigarren WOP estropatada, zuzenean, gaur, ETB2n

A.H.

EITB

Endekapenezko gaixotasun neurologikoen aldeko sentsibilizazio eta ikerkuntza bultzatzeko ekimenarekin bat egingo du Euskal Telebistak.

  • Estropatada

    Estropatada

Endekapenezko gaixotasun neurologikoen aldeko sentsibilizazioa eta ikerkuntza bultzatzeko, Walk On Project erakundeak Gomazko Ahateen II. Estropada Solidarioa antolatu du Bilbon, lehenengo edizioak izan zuen arrakasta handiaren ondoren. Euskal Telebistak ekitaldiarekin bat egingo du, eta zuzenean eskainiko du bigarren Estropatada WOP solidarioa, goizeko 10:20etik aurrera, ETB2n eta eitb.com-en.

Milaka ahatetxo botako dituzte Bilboko itsasadarrera Deustuko Zubian, eta hori izango da erlojupeko solidario honen hasiera. Euskalduna Zubian kokatuko da helmuga, eta egunean zehar hainbat ekitaldi antolatuko dituzte.