telebista
Gaur goizean
Lokarriko Paul Riosi elkarrizketa, 'Egun On Euskadi'n eta 'ETB Hoy'n
A.H.
EITB
Minbiziaren metastasia sortzen duten zelulen gaineko ikerketaz arituko dira 'Entrada Libre' saioan.
Paul Rios Lokarriko koordinatzailea elkarrizketatuko dute 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy' albistegietan gaur goizean. ETB1en Estepan Aldamiz-Etxebarriak egun-eguneko gaien inguruan galdetuko dio, eta, horrez gain, Ludger Mees, Mikel Arana eta Duñike Agirrezabalaga izango ditu saioan, 08:00etatik aurrera.
ETB2n, gonbidatuak Olaia Urtiagaren galderei erantzungo dizkie 11:45ean hasita, eta, ondoren, Silvia Inxaurrondok gidatzen duen tartean eguneko albiste nabarmenenak aztertuko ditu.
'Entrada Libre'
Vanessa Sanchezek Saioa Dominguez Octomatryxeko ikertzailea elkarrizketatuko du 'Entrada Libre' saioan, eta minbiziaren metastasia sortzen duten zelulen gaineko ikerketaz galdetuko dio 11:15etik aurrera.