Itxi

telebista

Iñaki & Cia

Iñaki Lopez Paco Etxeberria auzitegi medikuarekin izango da gaur

A.H.

EITB

Gonbidatuaren alderik pertsonalena eta dibertigarriena ezagutuko du Iñakik, eta azkeneko 30 urteko ibilbide profesionala errepasatuko dute elkarrekin.

Gaur gauean, Iñaki Lopezek gertutik ezagutuko du Paco Etxeberria auzitegi mediku ezaguna 'Iñaki & Cia' saioaren bigarren atalean. Antropologoa, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta erakundearen defendatzaile sutsua da osteguneko gonbidatua, eta azken 30 urteotan izan duen ibilbide profesionala eta egindako ikerketa kriminalak errepasatuko ditu.

Besteak beste, Espainiako Gerra Zibilean hilobi komunetan lurperatutako ehunka biktimez arituko da, Joxean Lasa eta Josi Zabalari buruz, Ruth eta Jose Breton umeei buruz, tortura kasuez, eta Victor Jara eta Allenderen heriotzen inguruan ere bai. Kasu guztietan, Etxeberria doktoreak ondorio berdina aterako du: gizakiak ez gara "berez onak".

Hori da Paco Etxeberriaren alderik ezagunena, hezurren irakurlea da, eta ahaztutako istorioak berreskuratzen ditu. Iñakik medikuak duen izaera dibertigarria ere ezagutuko du, zaletasun asko dituen pertsona da eta bere lanbidea maite du.

Hamazazpi urte zituenean, bere lagun taldearekin biltzen zen, eta Urbasako mendietako kobazuloetako arrasto arkeologikoak aztertzen zituen. Kobazulo horietako batean egingo du lo Iñaki Lopezekin.

Horrez gain, haren jaiotetxea ezagutuko dute, Beasainen. CAFeko langileez inguratuta pasatu zuen Paco Etxeberriak haurtzaroa, eta orduko lagunekin ere izango dira: Lazkaibarreko umeak.

'Iñaki & Cia' gaur gauean emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB2n.