Itxi

telebista

Saria

'Goenkale' telesailak EGHAMen Urrezko Hirukia saria jasoko du

A.E.

EiTB

A 'Escondidas' fimarengatik saritu duten Mikel Ruedarekin batera jasoko du  saria.

ETBko Goenkale telesailak eta Mikel Ruedaren A Escondidas filmak Urrezko Hirukia saria jasoko dute batera, Euskal Herriko Gay eta Lesbianen Askapen Mugimenduaren eskutik.

Antolatzaileek, normaltasunez gizartean gay eta lesbianen taldea islatzeagatik saritu dituzte 'Goenkale' eta Mikel Rueda, 'Goenkale'k bere ibilbide guztian, eta Mikel Ruedak A escondidas filmean.

Sari banaketa datorren larunbatean ekainaren 28an egingo da Bilboko Kafe Antzokian.

'Goenkale' telesailak amaitu berri du 20. denboraldia eta irailean izango da berriro ikusgai, istorio eta pertsonaia berriekin.