Itxi

telebista

Gaur gauean

'Mi querido Frankie' filmaren estreinaldia, gaur, 'LND' saioan

A.H.

EITB

Bi atal estreinatuko ditu saioak: 'La Noche de...'ren termometroa, udako aktore erakargarrienekin, eta Non dago eguzkia?, eguzkia film ezberdinetan bilatzen.

Gaur, 'La Noche de…' saioak Mi querido Frankie filma estreinatuko du. Amodiozko istorio hunkigarri eta erromantiko honen protagonista nagusiak Emily Mortimer eta Gerard Butler aktore britainiarrak dira. Filmazioaren sekretuak aztertuko ditu saioak, eta Eskoziako aktorearen ibilbidea errepasatuko du.

Gainera, atal berri batekin emango dio hasiera udari: ‘La Noche de..’ko termometroa. Ikus-entzuleek uda honetako aktore erakargarrienak hautatu beharko dituzte. Lehiaketako aurreneko hautagaiak Irlandako gizonezko bat eta Hegoafrikako emakumezko bat izango dira.

Iruñeko Sanferminak Hollywoodeko filmetan nola islatu diren ere aztertuko ditu saioak. Munduko jai ospetsuenak hasteko astebete soilik falta da, eta 'La Noche de…' saioa aurreratu egingo da Los vascos conquistan Hollywood atalean.

Bukatzeko, saioak Non dago eguzkia? atala estreinatuko du. Atal berri honetan, filmetan eguzkia nola ikusi den aztertuko da.

'La Noche de... Mi Querido Frankie' gaur gauean estreinatuko da, 22:15etik aurrera, ETB2n.