Itxi

telebista

22:15etik aurrera

Maria Cruickshank gonbidatu, gaurko 'San Ferminak 2014' saioan

A.A.

EiTB

Reyes Ilintxeta Euskal Herria Irratiko esataria eta Martxelo Sotes iruindar saltseroa ere zuzenean egongo dira Ilaski Serranorekin eta Urko Aristirekin.

  • Maria Cruickshank 'Goenkale'ko aktorea (Itxaso)

    Maria Cruickshank 'Goenkale'ko aktorea (Itxaso)

Gaur gauean, 22:15ean, Ilaski Serranok eta Urko Aristik San Fermin egunak Iruñean eman duenaren berri emango digute zuzen-zuzenean Baluarte jauregitik. Gonbidatua nagusia Maria Cruickshank, Iruñean bizi den 'Goenkale'ko aktorea, izango dute, eta berarekin mintzatuko dira jaien inguruan. Halaber, Reyes Ilintxeta Euskal Herria Irratiko kazetaria eta Martxelo Sotes iruindar saltseroa izango dituzte solaskide modura egunak eman duena komentatzeko.

Bestalde, erreportajeen tartean, Unai Etxabek bertatik bertara ikusiko du San Ferminetako lehenengo entzierroa, eta, horretarako, Iosu Santesteban argazkilaria izango du lagun, argazkiak nondik eta nola ateratzen dituen erakusteko. Horrez gain, entzierroko unerik gorena Estafeta kaleko balkoi batetik ikusiko du Unaik.

Ainhoa Irazusta kazetariak, berriz, familiek San Fermin eguna nola ospatzen duten erakutsiko digu: eguerdiko bermuta hartzeko ohitura, eta Alex Mujika sukaldari famatuaren jatetxean ere sartuko du muturra, nolako bazkariak egiten dituzten erakusteko.

Azkenik, su artifizialak zuzenean emango dituzte. Kasu honetan, Arabako Valecea su-etxearen txanda izango da.