Itxi

telebista

ETB-n eta eitb.eus-en

Tourmalet eta Hautacam protagonista, gaurko Tourraren etapan

ETBk eta eitb.eus-ek 13:00etan egingo dute bat lasterketarekin.

0:09

Gaur, ETBk eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute Tourraren 18. etapa. Paue hirian hasi eta Hautacam gainean amaituko da gaur lasterketa.

Hautacam mendateaz gainera, Tourmalet ere igo beharko dute txirrindulariek. ETBK Sat-en 13:00etan hasiko da emanaldia, eta albistegiaren ondoren, ETB1en jarraitu ahal izango da lasterketa.

Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak egingo dute zuzeneko kontakizuna.