Itxi

telebista

22:15ean, ETB2n

Diane Keaton eta Kevin Kline, gaur gauean, '¡Por fin solos!' filmean

L.A.

EiTB

Habia hutsaren sindromea, zahartzaroaren ataria eta familia babesteko sena dira, gaur, 22:15ean ETB2k eskainiko duen filman azalduko diren gai batzuk.

Gaur, Lawrence Kasdan zinegileak zuzendu eta Diane Keaton eta Kevin Kline aktoreak protagonista dituen ¡Por fin solos! filma eskainiko du ETB2k. Drama generokoa bada ere, komedia ikutua ere badu filmak.

Krisia bizi duen senar-emazte baten istorioa kontatzen du ¡Por fin solos! filmak. Seme-alabak nagusiak dira jada, eta Beth (Diane Keaton) habia hutsaren sindromea jasaten ari da. Bestalde, zirujau lanak bere denbora guztia kentzen dio Josephi. Neguko egun batean, autobidean galduta aurkitzen duten txakur bat (Freeway) etxera eraman eta adopzioan hartzea erabakiko dute. Beth emozionalki oso estu egongo da txakurrari lotuta. Baina, bat-batean txakurra galdu egingo da, eta bilaketa lanek une larriak eragingo dituzte familia osoan.

Gaur gauean, ez galdu ¡Por fin solos! filma, 22:15ean, ETB2n.