telebista
Audientzia
'La Noche de...', eguneko saiorik ikusiena Euskadin
A.H.
EITB
Felix Linaresen aurkezpena bere ordu tartean nagusi izan zen %15,9ko audientzia zatiarekin, eta ondorengo Camino de la vengaza filmak %14,6koa.
'La Noche de...' astearteko saiorik ikusiena izan zen Euskadin eta gaueko ordutegi nagusian audientzia buru izan zen %15,9ko sharearekin. Felix Linaresek Camino de la venganza filma aurkeztu zuen, eta horrez gain, zinearen eta Hollywoodeko izarren inguruko hainbat gai jorratu zituen: besteak beste, Gerra Hotzaren garaian eman zen sorginen ehiza, eta Jason Stathan eta Olga Kurilenko aktoreen ibilbidea. Saioak 333.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Camino de la vengaza filmak ere harrera oso ona izan zuen: %14,6ko audientzia zatia eta 305.000 ikus-entzuleko audientzia metatua. Ron Eldard, Til Schweiger eta Chirstopher Plummer aktoreak izan zituen protagonista thrillerrak.