Itxi

telebista

22:15ean

Miguel Angel Revillari elkarrizketa, gaurko 'Por Fin, Viernes' saioan

A.H.

EITB

Gainera, mugikorren bidezko jazarpena aztertuko dute, eta familia mota berriak ezagutuko dituzte protagonisten eskutik.

Gaur gauean, Jon Bilbaok Miguel Angel Revilla elkarrizketatuko du ETB2n. Gonbidatuak egun eguneko gaien inguruko errepasoa egingo du eta, beteak beste, Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiari direnak eta ez direnak esango dizkio. Izan ere, esan beharrekoak esateko prest agertuko da Revilla aste honetako 'Por Fin, Viernes' saioan.

Horrez gain, mugikorren bidezko jazarpenaren inguruan arituko dira ostiraleko solasaldian. Sakelekoak nerabeen eskuetara heldu direnetik, alarma berria piztu da: bost nesken artean hiruk, euren mutilagunaren irainak jaso dituzte mugikorraren bidez. 'aioak kasu horiek aztertuko ditu, eta seme-alabek jasan ditzaketen fenomeno berriak azalduko ditu: 'sexting' eta 'sextorsion'.

Amaitzeko, saioak familiaren ideia tradizionala jarriko du zalantzan. Ohiko familia modeloa arriskuan al dago? Aldatu ote da familia tradizionalaren ideia? 'Por Fin, Viernes'ek Euskadin ditugun familia berri hauek ezagutuko ditu, protagonisten eskutik: alokairuko ama baten bitartez umea izan duen gay bikotea, in-vitro teknikaren bidez umea izan duen emakume homosexuala eta harrerako bi alaba dituen aita hartuko dituzte gonbidatu.

'Por Fin ,Viernes' gaur emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB2n.