Itxi

telebista

Audientzia

'LND' eguneko saiorik ikusiena eta ordutegi nagusian audientzia buru

A.H.

EITB

ETB2k udako audientzia zatirik altuena lortu zuen asteartean: %11,1

Euskal Telebistako bigarren kateak bere udako audientzia marka gainditu zuen asteartean, %11,1eko datuarekin.

Bestalde, 'La Noche de... Un funeral de muerte' eguneko saiorik ikusiena izan zen eta gaueko ordutegi nagusian audientzia buru %18,2ko datuarekin. Felix Linaresek ondoren emititu zen filmaren gaineko xehetasun guztiak aurreratu zituen, eta Hollywoodeko bi aktore ospetsuren ibilbidea errepasatu zuen, Sofia Bergararena eta Mark Wahlbergena hain juxtu. Urteko bigarren 'La Noche de...' ikusiena izan zen astearteko emanaldia, eta 243.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Halaber, 'Sin Ir Más Lejos. Este Verano' saioak udako bere daturik altuena lortu zuen: %10,7ko audientzia zatia. Xabier Mendia erreportariak Andre Mari Zuriaren festa giroaren berri eman zuen Gasteiztik zuzenean.