telebista
22:00etan
Manu Maritxalar, gaur gaueko 'Donostiako Su Artifizialak' saioan
A.H.
EITB
Horrez gain, Igor Makazaga Orioko arraun taldeko entrenatzaila, eta Karmele Izagirre, prensa arrosan lan egiten duen kazetaria izango dituzte saioan.
Andre Mariaren jai egunerako, 'Donostiako Suak 2014' saio berezia izango dute Agustin Ezenarro eta Izaro Iraetak. Manu Maritxalar, Karmele Izagirre eta Igor Makazaga izango dituzte gonbidatu.
Manu Maritxalarrekin uda sasoiaz hitz egingo dute, eta besteak beste, Euskadi Irratian duen irratsaioaz, denbora librean egiten duenaz eta telebistako realityetan izandako esperientziaz arituko dira berarekin. Horrez gain, su artifizialak ze gustuko dituen ere aipatuko du gonbidatuak.
Igor Makazaga, Orioko arraun taldeko entrenatzailea da. Estropadei dagokienez, ze nolako denboraldia izaten ari den galdetuko diote Igorri, eta jai egiteko tarterik ateratzen omen duen galdetuko diote. Igor bizitza osoa darama arraunean, Pasaitarra da eta Koxtape arraun elkartean hasi zen.
Karmele Izagirre aldiz, Madrilen bizi da. Prentsa arrosan egiten du lan, eta udako euskal pertsonaiei buruzko txutxumutxuak ekarriko ditu.
Gaur gaueko suak Valentziako Pirofantasiak ekarriko ditu, iazko piroteknia irabazleak, hain zuzen ere.
Amaitzeko, Nerea Aliasek Donostiako portuan piratek egiten duten bazkari herrikoiaren irudiak ekarriko ditu eta Unaiek Aste Nagusian gauez egoten diren giro ezberdinen erreportajea ekarriko du.
'Donostiako Su Artifizialak 2014' gaur emitituko da, 22:00etatik aurrera ETB1en.