telebista
16:10ean
'Pequeño mundo antiguo' minisaila, gaur ETB2n
I.Z
EITB
Bi kapituluko minisail italiarra da, Cinzia th. Torrinik zuzendutako obra da eta Antonio Fogazzarok idatzitako eleberri batean oinarritua dago. Igandean 16:10ean ETB2n
Gaur, arratsaldeko 16:10etatik aurrera, euskal telebistako bigarren katean Alessandro Gassman eta Claudia Pandolfik aktore dituen Pequeño mundo antiguo izena duen miniseriea emitituko da.
Bi kapituluko minisail italiarra da, Cinzia th. Torrinik zuzendutako obra da eta Antonio Fogazzarok idatzitako eleberri batean oinarritua dago.
XIX. mendearen erdialdean kokatzen den istorio bat da, Italian eman zen 1848ko matxinadaren ostekoa. Filma Lonbardian kokatzen da eta bertan nazionalistek eta garai horretan Inperio Austro-Hungaroak duten liskarretan sortutako bikote baten arteko amodioa kontatzen du.
Italian nazio bat bilakatzeko ideiak indarra hartzen doa eta egoera horretan Franco, (Alessandro Gassman) aristokrata liberal eta idealista bat, eta Luisa (Claudia Pandolfi), familia apal bateko alaba ezagutu eta maitemindu egingo dira.
Hasieran dena ondo doan arren, txikitatik Franco elikatu duen Orsola Maquesa (Virna Lisi) amonak ez du bikotearen etorkizuna ongi ikusiko eta eskura duen guztia egingo du gazteen artekoa amaitzeko.
Bikoteak Lonbardiatik ihes egitea erabakiko du baina austriarren alde dagoen Marquesaren influentzia pentsatu baino handiagoa izango da eta bi gazteen etorkizuna kolokan jarriko ditu.
Ez galdu minisail dramatiko eta erromantiko hau!