telebista
Gaur, 22:15ean
Alex Sardui eta Sara Gandara, 'Bilboko Su Artifizialak' saioan
A.H.
EITB
Suak 22:45etik aurrera eskainiko dira zuzenean, Suediako Göteborgs Fyrverkerifabrik pirotekniaren eskutik.
Gaur gauean, Agustin Ezenarro eta Ilaski Serrano aurkezleak Zubi Zuritik zuzenean arituko dira 22:15etik aurrera, eta Alex Sardui Gatibu taldeko abeslaria eta Sara Gandara kazetaria izango dituzte gonbidatu.
Alex Sarduik uda honetako kontzertuen berri emango du, eta prestatzen ari den disko berriaren nondik norakoak azalduko ditu. Sara Gandarak, berriz, lana eta jaiak nola uztartzen dituen azalduko du.
Su artifizialak Suediako Göteborgs Fyrverkerifabrik pirotekniak jaurtiko ditu 22:45ean, eta saioak zuzenean eskainiko du ikuskizuna.
Bestalde, eguneko erreportajeek hiriko jai-giroaren berri emango dute. Unai Etxabe egunero Areatzan egiten den sukaldaritza lehiaketaren lekuko izango da. Lierni Agirrezabala, berriz, Bilboko kaleetan zehar ibiliko da, bertako gaueko giroa azaldu eta, batez ere, txosnetako giroan murgiltzeko.
'Bilboko Su Artifizialak 2014' gaur emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB1en.