Itxi

telebista

Gaur gauean

Koikili Lertxundi eta Kirmen Uribe, 'Bilboko Su Artifizialak' saioan

A.H.

EITB

Horrez gain, Kaskagorri kanportsako kide bat izango dute gonbidatu, konpartsak bete berri dituen 25 urteak hizpide hartuta.

0:18

Gaur gaueko 'Bilboko Su Artifizialak 2014' saioak hiru gonbidatu izango ditu: Koikili Lertxundi Athleticeko futbolari ohia, Kirmen Uribe idazle ondarrutarra, eta Kaskagorri konpartsako kide bat, konpartsak bete berri dituen 25 urteak hizpide hartuta.

Erreportajeei dagokienez, Unai Etxabek Areatzan egunero egoten den herri-kirolen saioari erreparatuko dio eta Lierni Agirrezabalak hiri-kroseko irudiak ekarriko ditu.

Ostiraleko su artifizialak 22:45etan izango dira, Italiako Martarello pirotekniaren eskutik.

'Bilboko Su Artifizialak 2014' gaur emitituko da 22:00etatik aurrera ETB1en.