telebista
22:15ean
'Hastapena' filmaren telebistako estreinaldia, gaur gauean, ETB1en
I.A.
ETB1ek Hastapena filma eskainiko du gaur gauean. Leonardo DiCaprio da thriller honen protagonista, eta Christopher Nolan du zuzendari.
Euskal Telebistaren lehen kateak Hastapena (Inception) thrillerra emitituko du gaur. Zientzia-fikzioa, intriga eta akzioa nagusi dituen pelikula honek antzeztalde handia du: besteak beste, Leonardo DiCaprio, Joseph Gordon-Levitt, Ellen Page, Ken Watanabe, Marion Cotillard, Tom Hardy, Cillian Murphy eta Michaeol Caine azaltzen dira bertan. 4 Oscar sari eraman zituen lan honen zuzendaria Cristopher Nolan da.
Dom Cobb (Leonardo DiCaprio) jendearen subkontzientearen sekretuak lapurtzen aditua da, jendea ametsetan ari dela. Trebetasun horri esker, espioitzaren alorrean izen handia lortu du, baina beti ihesean ibili behar du, eta bizitza normala izateari uko egitera behartuta dago. Bizitza aldatzeko aukera paregabea izango du, beti egin izan duenaren aurkakoa eginez. Hau da, subkontzientetik ideia bat lapurtu beharrean, ezarri egin beharko du. Lan hori lortzeko, adituen talde bat eratuko du.
Ez galdu Hastapena filma, gaur, 22:15ean, ETB1en.