Itxi

telebista

16:15ean

'La señora de la madera' minisailaren estreinaldia, gaur, ETB2n

Maitasuna eta traizioa, leialtasuna eta erremina, boterea eskuratzeko familia barruko borrokak… horiek eta gehiago ageri dira Elly Seitz izeneko emakume kementsuaren bizitzari buruzko istorio honetan.

0:09

Gaur, La señora de la madera minisaila estreinatuko du ETB2k. Marcus O. Rosenmüller zinemagileak zuzendu zuen 2012an, eta Christine Neubauer aktorea da protagonista nagusi ekoizpen alemaniar honetan. 2013an, Monte-Carloko Telebistaren jaialdian, minisail onenaren saria jasotzeko hautagai izan zen.

Gerraostean, Alemanian izandako lehenengo emakume enpresarietako batek, Elly Seitz izenekoak, gainditu behar izan zituen oztopoak kontatzen ditu. Senarra hil izana egotzi zioten, eta semeak amaren aurka deklaratu zuen. Hori izan zen gainditu behar izan zuen oztopo larriena.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Alemania berreraikitze prozesuan murgilduta eta ekonomia suspertzen hasita zegoela, Oihan Beltzeko egur-enpresa bateko batzordeko presidente aukeratu zuten Elly Seitz. Gogor egin behar izan zuen Ellyk familiaren negozioaren buru egiteko. Kargu horretarako bozketa egin behar izan zutenean, ordea, ezusteko bat gertatu zen. 1944an Ellyk Alfred Brauer senar ohia hil zuela esan zion ezezagun batek telefonoz Fröbe inspektoreari, eta atxilotu egin zuten. Gainera, semeak amaren aurka deklaratu zuen lekuko gisa.

Galdeketa amaigabea izan zen, eta Fröbe inspektoreak, arrazoi pertsonalak tarteko, bereak eta bi egin zituen Ellyk hilketa aitor zezan. Galdeketa gogor hartan, Ellyk bere bizitza oso errepasatu zuen, senarrarekin izandako maitasun istorioa, familiaren enpresa aurrera ateratzeko egindako lan handia eta bere ingurukoen aintzatespena jasotzeko borroka gogora ekarrita.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea