telebista
Aurrerapena
'Conquistour' saioko Zeledon, gaur gauean, Gasteizen
Arabako hiriburuan irabazteko, Zeledonen antzera ibili beharko dira lehiakideak. Juanito Oiarzabal izango da jakareen liderra, baina Patxik eta koatien taldeak ez dizkiote gauzak erraz jarriko.
Gasteizen garaipena lortzeko, Zeledonen tokian jarri beharko dute lehiakide ausartenek. Baina 'Conquistour' saioan irabaztea inoiz ez da kontu erraza izan. Hortaz, datorren ataleko garaileak kanpandorrera igo beharko du tirolina erabiliz. Urtez urte, gasteiztar ugari batzen da Andre Maria Zuriaren plazan proba hau ikusteko.
Jakareen buru Juanito Oiarzabal izango da, eta, beste behin, ahoa bete hortz utziko du Zeledon bera ere. Juanitorekin, gainera, Kortak kapitainei egindako agindua itxiko da, eta baliteke mendizalea izatea garaipena errepikatuko duen azkena. Gustura ibili zen Orion, eta babak eltzetik atera zizkion Kortari, baina Gasteizen, bera hazten ikusi zuten kaleetan, lortuko al du berriz garaipena?
Patxi, koatien taldearen buru
Patxi Hernandez eta koatien taldeak ez die bidea erraz jarriko. Ametsaren lehen zatia lortu du ertzainak, bere taldearen buru izatea, alegia, baina ikusteko dago bigarrena (garaipena) lortuko duen. Patxi lehiakorra eta perfekzionista da, eta 'Conquistador X' utzi egin behar izan zuen, istripua izan baitzuen; orain ez ditu iraganeko akatsak errepikatu nahi. Hori dela eta, olinpiar jokoa behar bezala prestatu du eta bere taldea osatzeko onenak aukeratu ditu: bere lankide Juan Luis Torre, eskarmentu handia duen Paco Vela ('Conquistador 5'), Iker Flores nekaezina ('Conquistador 6') eta Javier Bejarano eta Amaia Vesca, 19 urteko ikasleak biak.
Iraganeko haserre ugari eta mendekua hartzeko gogo asko izango dira Gasteizko atalean. Juanito Oiarzabalek dioen legez, "hau bero-bero dator". Gaur gauean ikusiko dugu, 22:15etik aurrera, ETB2n.