Itxi

telebista

22:15ean

Tolosaldeko sukaldaritzaz, gaurko 'No es país para sosos' saioan

A.E.

EiTB

Ramon Roteta eta Ander Gonzalez sukaldariak Peio Ruiz Cabestany gonbidatuaren aurrean ariko dira sukaldean.

Gaur gauean, Ramon Roteta eta Ander Gonzalez sukaldariek Tolosaldean egiten den gastronomia ezagutuko dute 'No Es País Para Sosos' saioan. Babarrunak dira eskualde horretako produkturik ospetsuena, baina zonaldeak gastronomia aberatsa eta anitza dauka.

Peio Ruiz Cabestany izango da aste honetako programaren protagonista. Txirrindulari ohiak oso ondo ezagutzen ditu Tolosaldea zeharkatzen duten errepideak.

Tolosaldea: Lehengaien indarra

Ramon eta Ander sukaldariek Tolosan hasiko dute euren bidaia gastronomikoa. Peio Ruiz Cabestanyrekin elkartuko dira bertan, eta babarrunen munduan barneratuko dira. Plater bat dastatu baino lehen, indaben ezaugarriak aztertuko dituzte El Fronton jatetxean.

Ander, bere kabuz, Bidania-Goiatzera joango da; eta Ramonek, bitartean, Ibarrako piparrak dastatuko ditu.

Ramon, Ander eta Peio Anoetan elkartuko dira, berriz ere. Bertan motozaleentzako eta westerna maitatzen dutenentzako taberna bat dago: Bar Cheyenne’s Saloon.

Berriro ere banatuta, Ander Xabier Euzkitze aurkezlearekin bilduko da, Amezketan, eta Fernando Amezketarra bertsolariaren lana gogoratuko dute. Ramonek, ordea, zita bikoitza izango du, Altzon. Lehenengoa Joaquin de Elizegi erraldoiaren historia entzutetsuarekin, eta bigarrena Miss World Spain izandako Elena Ibarbia donostiarrarekin.

Ramonen eta Anderren arteko norgehiagokarekin amaituko da asteleheneko saioa. Nork jasoko du hobeto Tolosaldeko sukaldaritzaren esentzia bere platerean? Peio Ruiz Cabestanyk erabaki beharko du hori, Berastegin.

'No es país para sosos' gaur emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Tolosa