telebista
15:00ean
Jon Miranderen 'Haur besoetakoa' nobela, gaurko 'Sautrela'n
A.H.
EITB
Horrez gain, Hasier Etxeberriak Ana Jaka idazlea elkarrizketatuko du, Ez zen diruagatik eleberria hizpide hartuta.
-
Hasier Etxeberria
Aste honetako 'Sautrela' saioaren ardatzetako bat, Jon Miranderen Haur besoetakoa nobela izango da. Euskal literaturako klasiko handienetakoa da, pedofiliaren inguruko liburu polemikoa. 1959an idatzi zuen Mirandek, baina 1970a arte ez zen argitaratu. Saioaren iraganeko erreportajea errekuperatuko dute nobela eta idazlearen lana aztertzeko. Besteak beste, Joxe Azurmendi eta Aurelia Arkotxa ikusiko ditugu beren iritzia ematen. Saioaren amaiera aldean gauza bera egingo du Beñat Sarasolak, eta erreportajetik hona nobelaren inguruan esan eta eztabaidatu direnen laburpena egingo du halaber.
Larunbateko saioaren bigarren ardatza, Ana Jakaren elkarrizketa izango da. Bere euskarazko lehen obra argitaratu zuen udaberrian, Ez zen diruagatik izenekoa, eta haren inguruan mintzatuko da Hasier Etxeberria berarekin. Pertsonaia grisez beteriko nobela da, eguneroko bizitzaren lohietatik atera ezin diren gizakiz osatua. Parada ederra izango da opera prima hori ezagutzeko eta, bidenabar, baita idazle berri honen ideia, erreferente literario eta enparauen inguruan jakiteko.
'Sautrela' gaur emitituko da 15:00etatik aurrera ETB1en.