Itxi

telebista

Goizeko albistegietan

Joseba Agirretxeari elkarrizketa, gaur, ETBn

A.A.

EiTB

Diputatu jeltzaleak Madrilgo Kongresuko begietatik aztertuko du aktualitate politikoa.

Joseba Agirretxea Madrilgo Kongresuan EAJren diputatua, elkarrizketatuko dute gaur goizean 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy' albistegietan. Aktualitate politikoa, Madrilgo Kongresuko begietatik, aztertuko du gonbidatuak: bakegintza, autogobernua, ebolaren krisia eta aurrekontuak, besteak beste.

'Egun On Euskadi' saioa goizeko 8:00etan hasiko da, Estepan Aldamiz-Etxebarriak eta Olaia Urtiagak gidatuta. Astearteko solas-mahaira hurbilduko diren kolaboratzaileak Luismi Uharte, Jaime Tapia eta Esteban Antxustegi izango dira.

'ETB Hoy' saioa 11:45ean hasiko da, Olaia Urtiagak Joseba Agirretxeari egingo dion elkarrizketarekin. Jarraian, Silvia Intxaurrondok gidatutako solas-tartea zabalduko dute.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea