Itxi

telebista

Gaur gauean

'La Noche de... Lasa y Zabala' saioan, filmaren inguruko erreportajeak

EiTB

Horrez gain, La fuga de Segovia filma izango dugu ikusgai Felix Linaresen saioan.

0:23

Gaur gauean, ETB2ko 'La Noche de…' saioak Lasa eta Zabala filmaren inguruko saio berezi bat prestatu du. Saio honetan, Pablo Maloren lanaren inguruko erreportajeez gain, ETAren gaia jorratzen duten beste film batzuen erreportajeak ere ikusiko ditugu. Ostean, La fuga de Segovia izango dugu ikusgai.

'La Noche de…' berezi honetan, Lasa eta Zabala eta La fuga de Segovia filmen inguruko erreportajeez gain, 70eko hamarkadan ETA gaitzat izan zuten filmez hitz egingo digu Linaresek. Honez gain, Lasa eta Zabala filmeko protagonista den Unax Ugalderen inguruko erreportajea ere izango dugu. Ugaldek kasua ikertu zuen abokatua gorpuztu du, Iñigo Iruin.

'La Noche de… Lasa y Zabala', gaur, 22:30etik aurrera, ETB2n.