Itxi

telebista

Gaur, 20:30ean

Olinpiakos-Laboral Kutxa eta Olaetxea-Ezkurdia, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A.

EiTB

Euroligako saskibaloi partida eta lau t'erdiko txapelketako neurketa.

0:09

Bi kirol emanaldi izango dira gaur gauean ETB1en eta eitb.eus-en. 20:30ean, Laboral Kutxak Olinpiakos taldearen aurka Atenasen jokatuko duen Euroligako saskibaloi partidaren berri emango dute zuzenean Asier Arangurenek eta Josean Aldalurrek.

Saskibaloiaren ostean, 22:15ean, Elizondoko pilota jaialdia izango da ikusgai. Lehendabizi, lau t'erdiko txapelketako Olaetxea-Ezkurdia partida jokatuko da, eta Apezetxea-Zabaleta eta Jaunarena-Merino II bikoteen arteko norgehiagoka, ondoren. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Ibon Gaztañazpik egingo dute horien kontakizuna.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea