Itxi

telebista

22:00etan

'Txelurekin kantuz eta dantzaz' ikuskizuna, gaur gauean, ETB1en

A.E.

EiTB

Bizitza osoa euskal dantza eta musikari eskaini dion Jose Luis Etxebarriaren omenez Bilboko Campos antzokian eskainitako ekitaldia izango da ikusgai.

0:21

'Txelurekin kantuz eta dantzaz' ikuskizuna izango da gaur gauean ikusgai ETB1en, 22:00etan. Bizitza osoa euskal dantza eta musikari eskaini dion Jose Luis Etxeberria Txeluri Bilboko Teatro Campos antzokian egindako omenaldia jaso dute bertan.

Ekitaldia, Txeluren argazkiz eta irudiz osaturiko bideo labur batekin hasiko da, Arkaitz Estiballesek hiru bertso abestuko ditu jarraian, eta Galdakaoko Andra Mari dantza-taldeak eta Garaizarko Mahatsorriak eta Begoñako Sustraiak abesbatzek hartuko dute parte ondoren.