telebista
Gaur goizean
A.A.
EiTB
Aktualitate politikoa aztertuko dute UPyDko legebiltzarkidearekin.
Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkidea hartuko dute gonbidatu gaur goizean 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy' albistegietan. Estepan Aldamiz-Etxebarriak eta Olaia Urtiagak iragan astean Urkullu lehendakariarekin izandako bilerari buruz galdetuko diote Maneirori. Datorren urteko udal eta foru hauteskundeak, bakegintza eta Legebiltzarreko jarduna ere izango dituzte hizpide.
08:00etatik aurrera, ETB1en, 'Egun On Euskadi' saioan, Estepan Aldamiz-Etxebarriak elkarrizketatuko du UPyDko legebiltzarkidea. Jarraian, solasaldiaren txanda izango da, Dani Maeztu, Elena Martinez de Madina eta Maite Iturrate mahaiaren inguruan bilduta.
11:45ean, ETB2n, 'ETB Hoy' saioan, berriz, Olaia Urtiagak egingo dio elkarrizketa, eta, ondoren, Silvia Intxaurrondok gidatzen duen solas-tartea izango da ikusgai.
© EITB - 2021 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa