telebista
22:30ean, ETB2n
Altuna Zuazua sendiko kide faltsua asmatzen saiatuko da 'El Impostor'
A.H.
EITB
Juan Ibañez eta Damian Molla, 'El Hormiguero' programako inurri ospetsuak, Arratiako familiaren gezurra agerian uzten saiatuko dira.
Gaur gauean, 22:30ean, 'El Impostor' saioko bigarren atala emitituko da. Familia batek pertsona ezezagun bat sartuko du bere etxean, gonbidatu ospetsu baten aurrean familiako kide modura aurkezteko. Gonbidatua familiako kide faltsua nor den jakiten saiatu beharko da.
Aste honetan, Juan Ibañez eta Damian Molla, 'El Hormiguero' saioko bi inurriak, izango dira gonbidatuak. Pablo Motosen kolaboratzaileek Madrildik Arratia haranera bidaiatuko dute, Altuna Zuazua familiako kide faltsua zein den asmatzera. Horien ikerketan, umorea eta misterioa uztartuko dira, landa-eremu batean.
Adela Ucar kazetari bilbotarrak aurkezten du Euskal Telebistako saio hau. Aurpegi berria da ETB2n, Cuatro katetik baitator. Arrakasta handia lortu zuen bertan '21 Días' saioarekin.
'El Impostor' Pausoka ekoiztetxearen formatua da, eta 10 herrialde baino gehiagotan banatu dute. Besteak beste, Ameriketako Estatu Batuetan, Perun eta Txinan ekoizten dute.