Itxi

telebista

22:15ean

Matt Damon 'Green zone: Distrito protegido' filmean, gaur, ETB2n

Greengrass zinemagilea eta Matt Damon aktorea berriz elkarlanean arituko dira Iraken hondamendi masiboa eragin dezaketen armen bilaketa lantzen duen thriller honetan.

Gaur gauean, Green zone-Distrito protegido akziozko thrillera eskainiko ETB2k. Film honen zuzendaria Paul Greengrass da, eta Matt Damon aktorea da protagonista. Talde ona osatzen dute; izan ere, elkarrekin egin zuten lan El mito de Bourne eta El ultimátum de Bourne lanetan. Bi filmek arrakasta itzela izan zuten, eta Green zone pelikulan elkarrekin aritu ziren berriro.

Rajiv Chandrasekaran Washington Post egunkariak Bagdaden zuen arduradun ohiak idatzitako liburu batean dago oinarrituta filmeko gidoia. Baina 2003an Irakeko gerran izandako beterano, CIAko agente ohi eta paramilitar batzuen testigantzak ere jaso dituzte lan hau prestatzeko.

Tropa estatubatuarrek 2003an Bagdad okupatu zutenean, Roy Miller tenienteordeari (Matt Damon) eta bere taldeari hondamendi masiboa eragin dezaketen armak aurkitzeko eginkizuna eman zioten. Ezkutaleku guztiak miatu zituzten, zein baino zein arriskutsuago, baina ez zuten armarik aurkitu; bai, ordea, euren misioaren norabidea aldatu zuen plana. Helburu kontrajarriak zituzten agenteekin inguratuta, eta informazio nahasgarria abiapuntu hartuta, Millerrek egia bilatzeari ekin zion.

Green Zone: Distrito protegido, gaur, 22:15ean, ETB2n.