Itxi

telebista

Gaur

Carlos Epalza UNICEFeko ordezkaria, 'Egun On Euskadi'n eta 'ETB Hoy'n

A.A.

EiTB

Haurren heriotzen aurkako Orain ezin gara lokartu kanpaina aurkeztuko du UNICEF Euskal Herriko Batzordearen presidenteak.

Gaur, 'Egun On Euskadi ' eta 'ETB Hoy' saioetan, UNICEF erakundearen azken kanpainaren berri emango dute. Carlos Epalza UNICEF Euskal Herriko Batzordearen presidentea elkarrizketatuko dute Estepan Aldamiz-Etxebarriak ETB1en, 08:00etan, ikusgai izango den saioan, eta Olaia Urtiagak, 11:45etik aurrera, ETB2n.

Orain ezin gara lokartu kanpainak haurren heriotza ekiditea du helburu. Bost urtez azpiko 17.000 haur baino gehiago hiltzen dira egunero txerto bat, elikadura egokia edo ur edangarria ez dituztelako. Haur horien bizitza salbatzeko deia egin nahi dio UNICEFek euskal gizarteari ekimen honen bitartez.

Bestalde, 'Egun On Euskadi' saioko solasaldian, Ludeger Meesek, Oskar Rodriguezek eta Jose Mari Pastorrek hartuko dute parte.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista