Itxi

telebista

16:20ean

'Valentino', gaur arratsaldean, estreinaldia telebistan

ETB2ko 'Siempre Cine' atalak, telefilm italiar hau eskainiko du gaur, 16:20ean.

ETB2k 'Valentino' telefilma eskainiko du gaur arratsaldean, 16:20an. 'Siempre Cine' atalak telefilm honen estreinaldia eskainiko du telebistan.

Alessio Inturrik zuzendutakoa da, eta Rodolfo Guglielmiren istorioa kontatzen du. Rodolfo Italiako hegoaldeko herri batean jaio zen, eta 18 urte zituenean Amerikako Estatu Batuera Joan zen inglesik jakin gabe. Dena den, 20. hamarkadako zinemako izar handienetako bat izan zen “El caíd”, “Los cuatro jinetes del apocalipsis” edo “Sangre y arena” filmeetan izan zuen paperengatik. Bere arrakastak eta amodiozko istorioek, 20. hamarkadako zinemako izar handia izatera eraman zuten.

Telefilm honetan, aktore hauek parte hartzen dute: Gabriel Garko, Victoria Larchenko, Cosima Coppola, Asia Argento, Angela Molina, Yari Gugliucci, Giuliana De Sio, Giulia Rebel, Alessandra Barzaghi, Elena Russo, Orso Maria Guerrini, Dalila Di Lazzaro, Mario Cordova eta Adua Del Vesco.

Gaur arratsaldean, 'Valentino' duzu ikusgai, 16:20an, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista