telebista
22:15ean
'Iron Man' filma, gaur gauean, ETB2n
B.F
EiTB
Marvel ekoiztetxeko film ezagunean, Iron Man super-heroiak munduaren oreka mantentzeko hamaika oztopo gainditu beharko ditu.
Gaur gauean, ETB2 katean, Marvel ekoiztetxe ospetsuko Iron Man filma izango dugu ikusgai. Film fantastiko honetan, Iron Man super-heroiak hamaika oztopo gainditu beharko ditu munduko oreka bermatzeko.
Jon Favreauk zuzendutako film honen bereizgarri nagusia, Marvelen pelikula guztien antzera, efektu berezi ikusgarriak dira. 2008an, Oscar sarietan bi izendapen jaso zituen Iron Man filmak, ikusizko efekturik onenen eta soinu-efekturik onenen kategorietan, hain zuzen.
Iron Man filmeko protagonistak Robert Downey Jr., Terrence Howard eta Gwyneth Paltrow dira, super-heroien inguruko filmetan eskarmentu handikoak hirurak. Bigarren mailako pertsonaien paperak Stan Lee eta Samuel L. Jackson aktoreek egin dituzte.
Filmak Tony Stark armaginaren istorioa kontatzen du. Protagonistak, berak sortutako arma batez zaurituko du bere burua, eta bere iragan liskartsura itzuli beharko du. Iron Manek munduko orekaz arduratu beharko du, izena ematen dion burdinazko armadura teknologikoa jantzita.
Iron Man, gaur, 22:15etik aurrera, ETB2n.