Itxi

telebista

22:30ean

Grande-Marlaska epaileari elkarrizketa, gaur,'Por Fin, Viernes' saioan

A.H.

EITB

Horrez gain, Pilar Urbano kazetaria Noos kasuaren azken orduko albisteez arituko da.

Aste honetan, Jon Bilbaok Fernando Grande-Marlaska epailea elkarrizketatuko du 'Por Fin, Viernes' saioan. Sona handiko epaile bilakatu da Grande-Marlaska, ezker abertzalearekin eta ETArekin lotutako auzien ardura hartu ostean. ETBn izango da lehen aldiz, eztabaida handia sortu duten gaiei buruz hitz egiteko prest.

Horrez gain, Pilar Urbano kazetaria hartuko dute 'PFV' saioko platoan. Espainiako monarkian aditua den aldetik, Noos auziaren azken orduko albisteez eta Cristina infantaren irudian izandako eraginaz arituko da.

'Por Fin, Viernes' gaur gauean emitituko da, 22:30etik aurrera, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista