telebista
22:30ean
Bilboko itsasadarreko gastronomia, gaurko 'No es País para Sosos'en
A.H.
EITB
Ramon Roteta eta Ander Gonzalez sukaldariak Bilboko itsasadarreko bi aldeetan ibiliko dira, bertako sukaldaritza gertutik ezagutzeko. Patxi Alonso izango dute bidelagun.
-
No es País Para Sosos. Argazkia: EiTB
Gaur, Ramon Roteta eta Ander Gonzalez sukaldariak Bilboko itsasadarrean zehar ibiliko dira, bi ibaiertzetan egiten den gastronomia gertutik ezagutzeko. Patxi Alonso kazetari eta ETB2ko 'Atrápame si Puedes' lehiaketaren aurkezlea izango dute asteleheneko saio honetan gonbidatu. Bi sukaldarien arteko azken lehian epaile lana egingo du.
Bilboko itsasadarra: Bi ibaiertzetako sukaldea
Ramon eta Ander sukaldariak Santurtzin bilduko dira Patxi Alonso kazetariarekin, eta parrillan egindako sardina dastagarriak jango dituzte bertan. Handik aurrera, nork bere bidea hartuko du: Ramonek itsasadarraren eskuinaldea ezagutuko du, eta Anderrek, ezkerraldea.
Ramon Getxora joango da lehenik eta behin. Bertan, 'kalimotxero' berezi batzuekin elkartuko da, eta Alex Txikon abenturazalearekin batera, puntako abentura bat biziko du Algortan.
Portugaleten hasiko du Anderrek bere abentura. Bertan, Itziar Lazkano aktorearekin izango du hitzordua, eta Portugaletetik Barakaldora bidaia polita egingo dute elkarrekin ibaian gora. Ondoren, bakailao zerrak Idiazabal gazta eta kristal iberikoarekin dastatuko ditu Anderrek Sestaon.
Bi sukaldariak berriro ere Patxi Alonsorekin elkartuko dira Algortan, eta karramarro pintxoa jango dute elkarrekin.
Azken lehiaren aurretik, Anderrek hitzordu bikoitza izango du Barakaldon. Batetik, Galiziako produktuak saltzen dituen denda ezagutuko du, eta, bestetik, Ezkerraldean oso ezaguna den petanka jokoan arituko da. Ramonek, berriz, saltsa berdean egindako legatza dastatzeko parada izango du Getxoko Aixerrotan.
Amaitzeko, Patxi Alonsoren begiradapean, elkarren kontra lehiatuko dira bi sukaldariak. Zein toki aukeratuko du Patxi Alonsok lehiaketarako? Nork irabaziko du erronka?
'No es País para Sosos' gaur gauean emitituko da, 22:30etik aurrera, ETB2n.